XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. Sailek behin behineko gai zerrendan gai berriak sartzeko eskatu ahalko dute eta gai berri horiei buruzko bileran ordezkari baten bitartez parte hartu, Batzorde Bilaterala Eratzeko Aktan aurrikusitakoaren arabera.

4. Sailek, halaber, Estatuko Administrazioa Batzorde Bilateralera deitzeko eskatu ahalko diote Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, bilera horretako gai zerrenda aipatuz.

5. Dena dela, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Batzorde Bilateralaren bileren berri emango die sailei, sailen konpetentziei buruzkoak badira bilerok.

VII. ATALBURUA ESTATUAK EUROPAKO BATASUNEKO ORGANOETAN DUEN ORDEZKARITZAN PARTE HARTZEA ORDEZKARIEN BITARTEZ

17. atala

Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariek Estatuak Europako Batasuneko zenbait organotan duen ordezkaritzan parte hartzeko aukera dutenez gaur egun Europako Batzordeko zenbait komisiotan, parte hartze hori koordinatzea da neurri hauen helburua; baita ere, autonomia erkidegoak ordezkatzea EAEri dagokionean, EAEk bere gain hartutako eginbeharrak beteko dituela bermatzea.

18. atala

Hori lortzeko, honako bide honi jarraituko zaio: a) Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, Europako Gaietarako Zuzendaritzaren bitartez, eragina jasango duten sailei jakinaraziko die zein organotan parte har dezaketen autonomia erkidegoek eta autonomia ordezkariak nolako betebeharrak hartuko dituen bere gain gainontzeko autonomia erkidegoekiko.